XEDEA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

XEDEA

 

 
  • Ikasleei garapen pertsonal, profesional eta sozial osorako behar dituzten kalitatezko prestakuntza-elementuak eskaintzea.

 
  • Gizarte hobe baten alde lan egitea.

IKUSPEGIA

 

 
  • Bizikidetza egokia  duen eskola izatea, aniztasuna errespetatuz.

 

  • Ikasleen formazio maila ona arlo guztietan lortzea, eta ondorioz,  barne eta kanpo ebaluaketetan emaitza onak izatea.

 

  • Bizitzako arlo desberdinetan, eguneroko erronkei modu konpetentean erantzungo dieten ikasle autonomo eta kritikoak heztea.

 

  • Ilusioz, gogotsu eta hezkuntza ikuspegi bateratu batekin lan egiten duten profesionalek, ildo pedagogiko koherente batean lan egitea.

 

  • Irakasleen etengabeko formakuntza  eskaintzea.

 
  • Ikaslearen heziketan eragina duten, hezkuntza komunitateko partaideen arteko elkarlan eraginkorra lortzea.

 

  • Gure inguru hurbileko eskolekin harremanak sendotzea.

 

  • Autonomia eta ekintzailetza: ziurtasuna, norberaren onespena, askatasuna eta erantzukizuna bermatzea.

 

  • Lanarekiko jarrera egokia: eguneroko lanean eta ahaleginean oinarrituz hobetzeko helburua izatea. 

 

  • Gure hizkuntza eta ohiturak: euskara ardatz izanik, gure kulturarekiko maitasuna bultzatzea eta  eleaniztasunera iristea.

 

  • Irakaskuntza pertsonalizatua eta hurbila: nahiz eta ikaslea hezkuntza komunitate zabal baten parte izan, ikasle bakoitza bakarra eta desberdina da, eta eskolak irakaskuntza pertsonalizatua, berari moldatua eskaintzea.

BALIOAK

 

  • Errespetua: norberaren eta bertzeen ideiak, ezaugarriak eta gaitasunak errespetatzea; honekin batera, natura, ingurugiro hurbila, instalazioak eta ikastetxeko baliabide materialak zaintzea.

 

  • Enpatia: bertzeenganako enpatia izatea, guretzat ez duguna nahi bertzeei ez inposatzea.